XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Periferi abiadura: Harri baten ale periferikoen puntuek txirbil-harroketa sorterazteko pieza ukitzen dutenean daukaten abiadurari, periferi abiadura deritzogu.

Artezketa-lanetan sortzen diren biraketa-abiadura handiak kontuan izanik, ebaketa-abiadurak metro segundokotan adierazten dira.

Horiek horrela izanik, harriaren periferi abiadura honela adierazita agertuko zaigu: .

d: harriaren diametroa mm-tan. N: harriaren bira/ min.

Harriak (periferi abiadura batez lan egin dezan) biratu behar duen minutuko bira-kopurua kalkulatu nahi badugu, zera dakusagu: bira/ min..

Gehienetan, harrien periferi abiadura beraien fabrikazio-etiketan adierazita agertzen da eta bere aplikazioa garrantzi handikoa da.

Harriak etiketan adierazitakoa baino abiadura txikiagoaz biratzen duenean, urratzailea erraz askatzen da.

Beraz harria, biguna gertatzen da eta ondorioz bere errendimendua jaitsi egiten da.

Aldiz etiketan adierazitakoa baino abiadura handiagoaz biratzen duenean, urratzailea nekez askatzen da.

Beraz, harria gogorra gertatzen da eta ondorioz, arteztu behar dugun pieza gehiegi berotzen da.

Kasu horretan harriaren haizezuloak itsutzeko joera dago eta makinan eta piezan dardarak sor daitezke.

Ondorengo 4.1 eta 4.2 tauletan harri-mota ezberdinentzako periferi abiaduren zenbait balio orientagarri metro segundotan adierazita agertzen da.